Ferrak aurkitu dituztelako jaso dute saria

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urr. 17a, 12:35

Ferraren bila egitasmoko sariak banatu ditu Aterpeak; Halcon Bidaiak-en atarian egin dute sari banaketa. Merkatarien elkarteko lehendakari Mabel Pedreirak nabarmendu du "arrakasta handia" izan duela ekimenak. 

Aurreko edizioetan ez bezala, aurten, irabazle guztiek sari berdina jaso dute: 10 euroko hogeita bost erosketa txartel. Hauek izan dira saridunak: Maddi N. Zaldua (bere lankide Iñigo Gonzalez Sarobek jaso du), Ruth Lopez Colomo, Ainara del Rey Gomez, Cristina Rodriguez Rodriguez, Mikel Naya Carrasco, Esther Roscales Martin, Olaia Redondo Imaz eta Sonia Gonzalez Conde. Pozik jaso dituzte bonuak, Aterpeako zein udaleko ordezkarien eskuetatik. Bertan izan dira, Agustin Valdivia alkatea, eta  Sozioekonomia batzordeburu Nuria Fernandez. Azaroaren 4a baina lehen erabili beharko dituztela ohartarazi dute merkatarien elkarteko arduradunek. 

Aterpeako lehendakariak gogorarazi du dagoeneko martxan dutela ekimen berri bat: Gozatu kanpaina. Lasarteoriatarrak bertan parte hartzera, eta tokiko establezimenduetan kontsumitzera deitu ditu. 

Erlazionatuak