ESKUALDEA

Hariak jaialdian proiektatuko dute 'Lasarte-Oria: istorio zumez egina' dokumentala

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urr. 17a, 11:54

Hariak erresistentzia istorioen zinemaldiaren bigarren aldia aurrera eramango dute Hernanin azaroaren 2tik 12ra. Emango duten dokumentaletako bat Ihitten elkarteak egindako Lasarte-Oria: istorio zumez egina izango da, azaroaren 4an, 11:00etan, Kulturarteko Plaza Feministan. Proiekzioaren ostean solasaldi bat egingo dute Ihitteneko kideetako birekin, Idoia Garzes Aldazabal eta Inge Mendioroz Ibañezekin.

Hiru belaunalditako dozena bat pasatxo emakume elkarrizketatu dituzte,  beraien bizitza kontatu eta Lasarte garai batean nolakoa zen azaltzeko. Ekarpen horiek, zumearekin bezala, ehundu egin dituzte sortzaileek, herriaren historia osatuz. 

Ihittenenaz gain beste bederatzi lan emango dituzte aipatu egun horietan, fokua Armenian bizi duten egoeran jarrita. Albiste osoa Hernaniko herri komunikabidean irakur dezakezue, Kronika-n.

Erlazionatuak

Emakume ahotsa duen herriaren historia bat

Txintxarri Aldizkaria 2023 eka 18 Kultura