Eguerdian, berriz, Xumela koruako eta Oaintxe in deu txarangako kideekin, kantu eta dantzan aritzeko tartetxoa izan genuen. Eta, nola, sabelak ere bete genituen; ospakizun bat ez baita ospakizun, tartean jatekorik ez bada. Horrela, kantari eta musikariek gidatuta Jalgi Kafe Antzokian bildu ginen, pintxo-pote atsegin bat egiteko.
Tartean, Beñat Arroyo herritarrari esker, argazki erraldoi bat ateratzeko aukera ere izan genuen; hori izango da aste honetako aldizkariaren azaleko irudia.
Eguraldia lagun, bikaina izan zen ospakizuna, baina, ederrena, zuokin batera egin izana.
Galeria honetan dituzue ikusgai atzoko hainbat argazki; gozatu!