Bihotza beteta eta pilak kargatuta!

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urr. 1a, 15:38

Paradoxikoa irudituko zaizue hein batean badelako, baina hitzak falta zaizkigu gaur bizitu duguna azaltzeko. ESKERRIK ASKO bihotz-bihotzez hiru hamarkadako ibilbidea ospatzera etorri zareten guztioi eta egitasmo hau posible egiten duzuen orori. Bihotza beteta eta pilak kargatuta, beste 30 urte egingo ditugu, gutxienez!

Astean zehar joango gara gaur pilatutako material guztia webgunera igotzen. Datorren ostiraleko aldizkarirako ere eduki bereziak prestatuko ditugu.