Nabarmentzekoak dira Erregional I. Mailan eta Infantilen I. mailan Texas Lasartearrak eskuratutako emaitzak; biek Euskalduna Andoaindarra taldea izan zuten aurrez aurre. Erregionalek 7-0 irabazi zuten Andoaingo B taldearen aurka eta gazteek, aldiz, 0-8. Erregionalak gainera euren mailako buru jarri dira; ez horrela infantilak golen batez bestekoak –10-0 garaitu zuen Usurbil B– ematen dio lidergotza Tolosari.
Ostadar SKTko Erregional Ohorezkoa (1-0), Jubenilen I. mailako C taldea (1-0), Infantil Handia (0-1) zein Txikia (2-5) ere urdin-zurien infantilen egoera berean daude. Aurkaria gainditu arren, lehen postuan berdinduak daude beste talde batzuekin batera.
Hurrengo jardunaldian berriz ere puntuak gehitu eta egoera aldatzeko egingo dute lan guztiek.