Saio horren zuzendari Koldo Otamendik nabarmendu duenez, "talde gaztea eta sendoa" da Kinada, dagoeneko bi disko argitaratu dituena: Estimuluen bidaia eta Etsaiarekin dantzan. Besteak beste, Berri Txarrak, Rise Against The Machine edota Kuraiaren gisako taldeen eraginda islatu dute iraupen luzeko bi lan horietan. Ozen Estudioko Jurgi Taboadarekin grabatu dituzte.