Juan Mari Cerezo musikaria gogoratuko dute, haren heriotzaren 20. urteurrenean

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ira. 18a, 16:11

Juan Mari Cerezoren omenezko kontzertua prestatzen ari diren musikariak. Argazkia: Javi Mora.

Sasoeta auzoko jaietan Juan Mari Cerezo lasarteoriatarraren omenezko kontzertu bat egingo dute, urriaren 7an, larunbatarekin, Andatza plazan, 22:30ean. 40 de Fiebre taldeko gitarra jotzailea duela hogei urte hil zen, auto istripu batean.

Cerezoren heriotzaren urtemugaren harira, herriko zenbait musikari elkartu eta kontzertu berezi bat prestatzen ari dira: Jon Urreta del Campo (Despervicioko abeslari ohia), Eneko Butt Hea(Despervicioko baxu jotzaile ohia), Javi Mora (The Noise Makers taldeko gitarra eta ahotsa), Aimar Altuna (The Noise Makers taldeko bateria jotzailea) eta Rafa Lopez (40 de Fiebre taldeko baxu jotzaile ohia eta talde horren sortzaileetako bat).

Sasoeta auzoko jaien egitarauaren barruan sartu dute musika ekitaldi hori. Andatza plazan izango da, urriaren 7an, 22:30etik aurrera.