Abuztuan zehar gustura entzuteko 11 abesti, Maialen Aristegiren eskutik

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abuztuaren 9a

Abuztuan gaude, urteko zortzigarren hilabetean, gutariko askorentzat opor sasoia den horretan. Garai aproposa izan daiteke, adibidez, hondartza, erreka edo antzekoren batean egon bitartean musika jarri eta bidaiaren barruan beste bidaia bat egiteko, kirol saio bat egitera joan eta musika lagun izateko, eta abar. Maialen Aristegi kantautorearekin hitz egin du TXINTXARRI-k, epealdi honetarako abesti zerrenda bat eskatzeko. Hauek dira herritarraren gomendioak.