HAUTESKUNDE OROKORRAK

Lasarteoriatarren %64,69k bozkatu du, 2019an baino %3 gutxiagok

Txintxarri Aldizkaria 2023ko uzt. 23a, 21:09

Bukatu da boto kontaketa Lasarte-Orian. 14.671 lasarteoriatarrek zuten bozketan parte hartzeko eskubidea eta 9.491 lagunek utzi dute beraien boza hautetsontzietan. 2019ko datuekin alderatuta, 3,01 puntu behera egin du parte hartzeak. Emaitzei dagokienez, berriz, alderik ez: PSE-EE izan da alderdi bozkatuena, 3.437 boto eskuratuta (%36,45).

  • PSE-EE: 3.437 boto, %36,45 (+5,42)
  • EH Bildu: 2.155 boto, %22,85 (+4,62)
  • EAJ-PNV: 1.304 boto, %13,83 (-6,13)
  • Sumar: 1.103 boto, %11,70
  • PP: 973 boto, %10,32 (+2,61)
  • Vox: 293 boto, %3,10 (+0,57)
  • Gainerakoak: 113 boto
  • Zuriak: 49, %0,51 (-0,03)
  • Nuloak: 64, %0,67 (+0,14)

XEHETASUN GEHIAGO, HEMEN