HAUTESKUNDE OROKORRAK

5.315 lasarteoriatarrek botoa eman dute bozketaren lehen bost orduetan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko uzt. 23a, 14:27

Espainiako Gorteetako ordezkariak aukeratzeko 14.671 lasarteoriatarrek dute bota emateko eskubidea. 9:00etan ekin diote bozkaketari eta 14:00etan ezagutarazitako datuen arabera, 5.315 herritarrek utzi dituzte beren bozak herriko 22 hautesmahaietan. Hortaz, behin-behineko parte hartzea %36,22koa da, 2019ko azaroaren 10eko hauteskundeetan baino %2,65 txikiagoa. 20:00ak arte eman daiteke botoa.