Hilaren 28an jakinaraziko ditu udalak nortzuk diren Hipodromo etorbideko etxeen adjudikaziodunak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko uztailaren 18a

Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi du bi gutunazal irekiera aurrera eramango dituela ostegun honetan eta hurrengo asteko ostiralean: lehenengoan, egiaztatuko du Hipodromo etorbideko etxebizitza, lokal eta garajeen besterentze prozesuan parte hartu dutenek aurkeztutako dokumentazioa zuzena dela; eta, bigarrenean, jabetza horien adjudikaziodunak nortzuk izango diren.

Lehenengo irekiera "ekimen administratibo hutsa" dela zehaztu du. Hilaren 20an aurrera eramango du, udaletxeko 1. solairuko bilera gelan, 20:00etan. Bigarrena zortzi egun geroago izango da, kultur etxeko auditorioan, 09:00etan. "Datuak Babesteko Legearen arabera, zozketa horretan eskaintza ekonomikoa ezagutaraziko dugu, ez besterik", argitu du udalak.