Hipodromo etorbideko etxebizitzak lehiaketa publiko bidez besterenduko ditu udalak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mai. 15a, 13:30

Ohar bat kaleratu du Lasarte-Oriako Udalak, jakinarazteko lehiaketa publiko bidez besterenduko dituela Hipodromo etorbideko 5. eta 7. zenbakietako 39na etxebizitza eta garaje nahiz lau lokal. Horren helburua da "kiroldegi berria eraikitzeko baliabide ekonomikoak" lortzea. "Gutxienez" 12.706.789 euro jasoko dituela kalkulatu du erakundeak, obraren 19.439.551 euroak finantzaketa "bideragarri" izatea ahalbidetuko du horrek, "beste diru sarrera batzuekin batera".

Lehiaketa hori InmoLasarte agentziak kudeatuko duela jakinarazi du udalak. Eskuorri informatiboak eman eta interesa erakusten dutenekin bilduko da, astelehenetik ostiralera, goizez nahiz arratsaldez. Zita lotzeko zenbait bide izango dituzte interesa dutenek: 943-53 64 81 zein 659 25 73 45 telefono zenbakiak eta info@inmolasarte.com helbide elektronikoa. 

Kronograma

Udalaren jabetza horiek besterentzeko prozesuaren kronograma bat aurkeztu du udalak. Epeak "gutxi gorabeherakoak" direla ohartarazi du.

EPEALDIA FASEA
2023ko maiatzeko azken hamabostaldia Eskaintzak aurkezteko epea eta bisita gidatuak
2023ko ekainaren azken hamabostaldia Eskaintzak aurkezteko epearen amaiera
2023ko ekain amaiera Lehen gutunazalak eta artxiboak irekitzea
2023ko uztaileko lehen astea Bigarren gutunazalak eta artxiboak irekitzea
2023ko uztaileko bigarren astea Lehen faseko adjudikazio proposamena
2023ko uztaileko hirugarren astea Bigarren faseko adjudikazio proposamena
Adjudikaziotik 2023ko urriaren amaierara arte Kontratuak formalizatzea