Antonio Mercero aretoa ere bete dute Ihitten elkartekoek

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ekainaren 23a

Herritarrek txiki utzi dute Antonio Mercero gunea. Argazkia: Isaac Farre.

Lasarte-Oria: istorio zumez egina dokumentalaren bigarren emanaldia aurrera eraman du Ihitten elkarteak, Antonio Mercero gunean. Joan den igandean kultur etxean gertatu bezala, aretoa bete dute ikusmin izugarriarekin bertaratu diren herritarrek. Proiekzioaren ostean ikus-entzunezko horretan lekukotzak eman dituzten hiru emakumerekin solasteko aukera izan dute: Ludi Cuesta, Vicky Castro eta Jone Miren Hernandez. 

Ihitteneko kideek aditzera eman dutenez, hirugarren saio bat egingo dute uztailaren 20an, ostegunarekin. Okendo Zinema Taldearekin elkarlanean, udako zinema zikloaren barruan proiektatuko dute Lasarte-Oria: istorio zumez egina, Okendo plazan, 22:00etan.

Erlazionatuak

Emakume ahotsa duen herriaren historia bat

Txintxarri Aldizkaria 2023 eka 18 Kultura