Hamaika aldarri ozen plazaratuko dituzte Euskal Herriko Mugimendu Feministako kideek azaroaren 30eko greba orokorrean. pribatizazioaren eta merkantilizazioaren aurkakoak, zaintza lanetan eta sektore feminizatuetan baldintza onartezinetan bizi garen emakumeon eskubideen aldekoak, egungo sistema mantentzen dutenei ardura eta erantzukizuna exijitzekoak, eta abar.
Denon Bizitzak Erdigunean prozesua
"Zaintza sistema iraultzeko" bide orri bati ekin zion eragileak iaz, mugimendu feministako hainbat eragile eta norbanakorekin elkarlanean: Denon Bizitzak Erdigunean izeneko prozesua abiatu zuten. "Zenbait inflexio puntu" izan dituztela jakinarazi dute, hala nola, Gasteizen aurrera eramandako zaintza sistemaren ezaugarritzeari buruzko jardunaldiak. Bertan "erabaki garrantzitsu ugari" hartu zituzten, horien artean, azaroaren 30erako igarri duten greba orokorra egitearena.
Norabide horretan, azpimarratu dute "denon ardura" dela gaur egungo zaintza sistema aldatzea, publikoa, komunitarioa eta kolektiboa izan dadin. "Finean, bizitza duinen aldeko borroka da hau, bizitza osoan zehar zainduak izateko eta konpromiso berdinaz zaintzeko eskubidea lortzeko". Aldarriak ahalik eta indartsuenak izan daitezken, Euskal Herriko herritar orori deia luzatu diote auzo eta herrietako deialdiekin bat egin dezan. Lasarte-Oriako Mugimendu Feministak iragarri zuen Martxoaren 8an bat egingo zuela lanuztearekin.
2018an eta 2019an greba orokor bana aurrera eraman zuen Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Zaintzan, kontsumoan, hezkuntzan eta lan arloan jarri zuten fokua.