Grebak eta mobilizazioak
Ekainak 16, ostirala:
Greba egingo dutenak: 2R tailerra C txandan.
Mobilizazioa: "lantoki atarian greban den txanda hasiera baino ordu bete lehenago".
Gaur, hilak 17, larunbata:
Greba: MAT/SF, CAP A txandan.
Lanuztea egingo duen txanda hasi baino ordubete lehenago elkarretaratzea egingo dute, lantegiaren atarian.
Bihar, hilak 18, igandea:
Grebak: Gainbegirale eta Galdarak C Txandan.
Etzi, hilak 19, astelehena:
Lanuztea lantoki osoan.
Horrez gain, ekintza ugari aurrera eramango dituzte:
- 05:00etatik 09:30era, elkarrretaratzea lantoki atarian.
- 09:3ean, auto karabana, Donostiarantz.
- 13:00etik 14:30era, lantoki atarian elkarretaratzea.
- 18:00etan, manifestazioa: lantoki ataritik hasita Lasarte-Orian zehar ibiliko dira. Amaiera, lantoki atarian.
- 21:00etan hasita, elkarretaratzea lantokia atarian.
Enpresa batzordearen eskaerak
Michelin Lasarteko komitea osatzen duten sindikatuetako (ELA, LAB, CCOO, UGT eta CSI) kideek gogorarazi dute haien eskaerak ez direla aldatu. Hauek dira:
- Soldata kontzeptu guztiak inflazioarekin lotzea.
- Galduriko erosahalmena estaliko dituzten soldata igoerak.
- Plataformak Hileko Ordainketa Sistemari buruz jasotakoari eta bereziki, gutxieneko diru sarrera soldatari erreparatzea.