Bihar eratuko dute udalbatza berria

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ekainaren 16a

2019ko ekaineko udalbatza.

Ezohiko bilkura bat egingo dute bihar goizean pleno aretoan, 10:00etan, datorren lau urteetan herria kudeatuko duen udalbatza berria eratzeko. Hortaz, bihar jakingo dugu nor izango den alkate berria. Agustin Valdivia zerrendaburu duen PSE-EE izan zen alderdi bozkatuena maiatzaren 28an, baina akordioak behar ditu gobernatzeko. Litekeena da azken bi agintaldietan bezala EAJrekin ituna egitea.