Gogoz eta animo betez bildu dira ikastetxeetako ikasleak gaur goizean Manuel Lekuona Kultur Etxeko auditorioan. Ordurako, euren hainbat ikaskide oholtza atzealdean, antzerkia egitera irteteko unearen zain. Aretoko fokuen argiztapena apalduta hasi dira goizeko emanaldiak; argi-ilunetan geratu dira ikus-entzuleak.
Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek hartu dute auditorioko oholtza lehenik. Eskeiprruna antzezlanaren emanaldia egin die aretoan bildutako ikaskideei. Saio dibertigarria izan da.
Horien ostean, LHko 5. eta 6. mailako ikasleen taldetxo bat irten da agertokira; Nire ametsa lana erakutsi dute. LHko 5. mailakoek txanda izan da azkenik. Clown olinpidadak antzerkia.
Antzerki eta dantza asteko egitaraua
Bihar, hilak 9
• 10:00/13:00/19:00, antzerki emanaldiak kultur etxean (goizekoak ikastetxeetako haurrentzat dira):
Txano&Gorritxu 3.0; Komun publikoa; eta Menua.
• 10:00/13:00, sorkuntza emanaldiak kultur etxean: LH3-5-6, DBH 1-2 eta DBH 3-4 taldeak ariko dira.
Etzi, hilak 10
• 19:00etan, euskal dantza eta sorkuntza emanaldiak. Lehen modalitatean HH5, LH1 eta LH1-2 taldeak ariko dira; bigarrenean, LH3-5-6, DBH1-2, DBH 3-4, Gazteak-Batxiler eta Helduak.