Lekunberritik Aralarrera igo dira LOTMEko kideak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko eka. 2a, 13:30
Larraun ibaiaren iturburuan izan ziren LOTMEko kide eta lagunak. Arg.: LOTME.

Maiatzaren 21ean, Lasarte-Oria Trail Mendi Elkarteko (LOTME) kideek urteko laugarren irteera egin zuten. Taldeko bazkide eta lagunek Lekunberritik Artxueta eta Aralarko San Migel gailurrera igo ziren. Bidean Larraun ibaiaren iturburua bisitatu zuten. Gailurra egin eta Uharte Arakilen amaitu zuten ibilbidea. Indarrak berreskuratzeko Lekunberriko Toki Alai sagardotegian bazkaria izan zuten. Txango hori iaz Besabin hasi eta Lekunberri amaitu zuten bi etapen jarraipena izan da.