Lasarte-Oria Trailek mendi lasterketa antolatuko du uztailaren 16an

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mar. 31a, 09:00

Mendi martxaren esperientziaren ostean, Lasarte-Oria Trail Mendi Elkarteak Lasarte-Oriako Udalarekin batera Mendi Lasterketa antolatuko du uztailaren 16an. Izena emateak bihar, apirilaren 1ean irekiko dira

Benedika mendia, Azkorteko ermita, Buruntza mendia zeharkatuko ditu ibilbideak. Guztira 16 kilometro eta +910 m. desnibela izango du probak; antolakuntzak azaldu duenez, lehen zortzi kilometroetandaude maldak. 

Gainera, parte hartzaileek hiru ordu eta erdi izango dituzte lasterketa amaitzeko. Beraz, baldintza fisiko onetan egon behar dela ohartarazten dute antolatzaileek.

Lehen hiru sailkatuek gizonezko zein emakumezkoek, Buruntza gailurrera iristen den lehenak eta lehen herritarrek saria jasoko dute.

Inskripzioa LOTMEko edo Kronoak webguneetan egin behar da apirilaren 1etik uztailaren 14ra. 300 dortsal izango dira eskuragarri. 

Probaren gaineko xehetasunak LOTMEren webguneko atal berezian daude ikusgai.