Beltzak Rugby Taldeko kideek bihar egun ederra antolatu dute. Goizean Errugbi Eskolako denboraldi amaiera izango da: jolasak, guraso eta gazteen arteko neurketa, trofeo banaketa eta hirugarren denbora izanog dute. 11:00etan, Ostadar SKTko kirolari guztiekin bat eginez talde argazkia egin eta Beteranoek prestatutako hirugarren denboraz gozatu ahalko da. Arratsaldean, 15:45ean, zendutako Aitor Uranga eta Jorge Perez Gotxo beteranoei omenaldia egingo diete eta ostean, Beltzak RT eta Atletico San Sebastian taldeek indarrak neurtuko dituzte.