Errugbia izan zen garaile Izar Beltzak oroimenezkoan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 8a, 15:45

Izar Beltzak oroimenezkoak errugbiaz bete zuen Michelin Kirol Gunea ekainaren 4an. Errugbi Eskolako azken festa eta neurketak izan ziren. Sari nagusia Beltzak Lasarteorians taldeak eraman zuen

Beltzak Errugbi eskolako denboraldi amaierako festak eman zion hasiera egunari. Haur, gaztetxo zein gurasoek ederki pasa zuten joko eta neurketa ezberdinetan, baita hirugarren denboran ere. 

Eguerdian, Cominter Tisu  Hernani, Getxo eta Eibar taldeetako kideek lagunarteko txikia egin zuten. Paola Vega (Cominter Tisu Hernani), Aizpea Racamonde (Vithas Gaztedi) eta Nerea Loyarte (Albeitar Leon Rugby Club) herritarrek lehen zatian Getxo-eibar taldearekin bat egin zuten. Bigarren zatian, berriz, jokalariak nahastu ziren.

Atletico San Sebastian eta Beltzak Lasarteorians neurketak eman zion amaiera egunari. Herriko taldea 36-7 gailendu zen eta oroimezkoaren saria eraman zuen.

Partidak amaitzean oroimezkoan parte hartu zuten taldeei oroigarria eman zien Beltzak RT taldeak. Mutilen mailan gainera mele onenak, jokalari jatorrenak eta jokalari lehiakorrenak oparia izan zuten. Sariak Beltzak Lasarteorians taldeak, Beltzakeko Andoni Amonarrizek eta Atletico San Sebastian taldeko Iñaki Gomezek jaso zituzten, hurrenez hurren.

Horrez gain, partidan epaile lanetan egon zen Pedro Montoyari ere omenaldi txikia egin zioten laster erretiroa hartu baitu.

Hirugarren denbora amaitzean, Zubietako Yoko Garbi elkartean ederki afaldu zuten eta Zubietako bertso eskolako kideek afalostea girotu zuten.

Argazki galeria Txema Vallesek eta Beltzak RTk utzitako argazkiekin osatua dago.