Perkusioa eta buruhandiak, asteburuko eztandaren aurrekari

Txintxarri Aldizkaria 2023ko eka. 2a, 09:26

Gaur arratsaldean jaitsiko da Teresa Sorgiña Zabaletara, 18:45ean. Motorrak bero-bero dituzte auzotarrek honezkero, asteartetik ari baitira aurtengo jaiak ospatzen. Arratsaldepasa ederra egin zuten atzo Dinbi Banda batukada taldea eta LOZET elkartearen eskutik. Indarrak hartzeko, pintxo potea egin zuten txosnan.

Asteburuko egitaraua

Hilak 2, ostirala

  • 18:00etan, txokolatada.
    18:45ean, kalejira Teresa Sorgiñarekin
    Basotxo plazatik abiatuta.
  • 19:00etan, Teresa Sorgiñari ongietorria
    Zabaleta frontoian:
    • jaietako pregoia,
    • Jalguneren dantza erakustaldia 
    • Sorgin Dantza herrikoia. 
  • 19:30ean,  Gas-gas, goxorraketak eta buruhandiak
  • 21:00etan, afari auzotarra (norberak berea eramanda)
  • 23:00etan, euskal dantza sorkuntza erakustaldia Kukukaren eskutik.
  • 00:00etan, rock kontzertua.
  • 01:30ean,  Bide batez musika taldearen kontzertua.

Hilak 3, larunbata

  • 09:00etan, diana.
  • 10:00etan, herri kirolak haurrentzat.
  • 11:00etan, Xumela korua auzoan zehar.
  • 11:30ean, Joxe Migel Aranzadiren oroimenez
    XIV. Eskoba txapelketa.
  • 13:00etatik 15:00etara, Bermut musikatua, Ankoker taldearekin.
  • 15:30ean, Joxe Migel Aranzadiren oroimenez
    XIV. Mus txapelketa.
  • 17:00etan, erraldoiak, buruhandiak eta dultzaineroak LOZETen eskutik.
  • 17:30etik 20:00etara, pala txapelketako finalak. Ondoren, Elektropottotte eta Kukuka.
  • 20:00etan, bertso saioa. Bertsolariak: Ane Labaka, Lierni Rekondo, Aitor Mendiluze eta Iñaki Zelaia. Gai jartzailea: Zigor Iriondo.
  • 21:00etan, Gas-gas, goxorraketak eta  buruhandiak.
  • 21:30ean, Herri afaria.
  • 23:30ean, Akelarre dantza.
  • 23:50ean, zezensuzkoa LOZETen eskutik. 
  • Rock festa (gau pasa):
    • 00:00etan, Alarma morea.
    • 01:30ean, Rukula.
    • 02:30ean, Dj Fantasia.

Hilak 4, igandea

  • 09:00etan, diana.
    10:30etik 11:00etara, 
    patata tortilla txapelketa.
    11:00etan, 
    euskal dantza Kukukaren eskutik
    12:00etan, 
    herri kirolak: Ane Zapirain, Amaiur Arbelaitz, Julen Gabirondo eta Beñat Telleria.
    12:00etan, 
    Oaintxe in deu txaranga. 
    12:00etan, 
    erraldoi eta buruhandiak LOZETen eskutik. 
    13:00etan,
     proba misto nagusia.
    14:30ean, 
    herri bazkaria, txarangak girotua.
    18:00etatik 20:00etara, 
    Andoni Ollokiegiren emanaldia.
    18:30ean, 
    Toka txapelketa herrikoia.
    20:30ean, 
    azken traka eta Teresa Sorgiñari agurra.
Erlazionatuak

Zabaleta auzora iristear da Teresa Sorgiña

Txintxarri Aldizkaria 2023 mai 26 Kultura