Aterpea elkarteak Lasarteko zirkuituaren mendeurrenaren harira antolatutako kanpainaz aritu gara 'Baipasa' irratsaioan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko eka. 1a, 08:31

Ikasturte honetako azken kolaborazioa egin du TXINTXARRI-k Euskadi Irratiko Baipasa saioko lagunekin. 2-3 hilabetean behin Lasarte-Oriako gaiak plazaratzeko aukera ematen digute, eta, oraingoan, Aterpea elkarteak Lasarteko zirkuituaren 100. urteurrenaren harira antolatutako kanpaina izan dugu hizpide. Ana Eceiza ile apaintzaileak azaldu ditu egitasmo horren nondik norakoak.