Enpresa batzordeak ohar bat bidali du TXINTXARRI-ren erredakziora. Honela dio:
"Enpresa Zuzendaritzak hitzarmenaren negoziazio mahaien eginiko azken eskaintzaren aurrean Enpresa Batzordeak honakoa adierazi nahi du:
- Inongo talde sindikalik ez du adostasunerako bere prestutasuna adierazi.
- Hau horrela izanik langile guztiei dei egiten diegu ekainaren 2tik 5era bakoitza deitua izan den greba eguna jarraitzera. Horretarako deituak dauden greben deialdia atxikitzen dugu. Modu berean egun horietarako adostu eta atxikitzen dugun mobilizazio ezberdinetan parte hartzera deitzen dugu.
- Enpresa Batzordearen aldarrikapenak maiatzaren 3an sinatu genuen gutxiengo akordioan adostu genituen berberak dira. Gogoratzearren:
- Soldata kontzeptu guztiak inflazioarekin lotzea.
- Galduriko erosahalmena estaliko dituzten soldata igoerak.
- Plataformak Hileko Ordainketa Sistemari buruz jasotakoari eta bereziki, gutxieneko diru sarrera soldatari erreparatzea.
Azkenik Enpresa Zuzendaritzari zuzendu nahi genuke gogoeta eskatuz eta era berean gatazkari ixkin egin ahal izateko negoziatzen jarraitzeko Enpresa Batzordeak duen prestutasun osoa adierazi nahi genuke".
Oharrean adierazitakoaren aurrean, enpresa batzordeak jakinarazi du grebak eta mobilizazioak deitu dituela datozen egunetarako.
Greba deialdiak
- Ekainak 2, ostirala: MAT/DF, CAP gehi Gainbegirale eta Galdarak C txandan.
- Ekainak 3, larunbata: 2R tailerra A txandan.
- Ekainak 4, larunbata: Gainbegirale eta Galdarak C txandan.
- Ekainak 5, astelehena: greba eguna lantoki osoan.
Mobilizazio deialdiak
- Ekainak 2 eta 3: lantoki atarian, greban den txanda hasiera baino ordubete lehenago.
Ekainaren 5eko greba egun orokorrerako zenbait mobilizazio iragarri dituzte:
- 05:00etan, elkarretaratzea lantoki atarian.
- 09:30ean, kotxe karabana, lantokiko ataritik abiatuta.
- 13:00etatik 14:30era, elkarretaratzea lantoki atarian.
- 17:00etan, manifestazioa herrian barrena. Irteera eta helmuga, lantoki ataria.