ESKUALDEA

'Kolpez kolpe' jaialdia egingo du GKSk, Hernanin

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mai. 25a, 16:40

Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) eskualdeko jaialdia antolatu du, Kolpez kolpe lelopean, Hernanin, egun osoz. Lasarte-Oriako taldeak herritarrak animatu ditu antolatutako jardueretan parte hartzera.

Egitaraua
  • 11:00etan eskualdeko futbito finala hasiko da, Latsunben.
  • 14:30ean, bazkaria, Atsegindegin. Ondoren, sari banaketa, Iago Magok girotuta. Bazkarirako txartelek 12 euro balio dute eta Apeadero, Kide (Hernanikoak biak), 97' (Andoain) eta Frontoi (Urnietan) tabernetan eros ditzakete herritarrek.
  • 19:00etan, kirol ikuskizuna Atsegindegin.
  • 23:00etatik aurrera, Gaztetxean, musika, Rage eta Bikaña DJen eskutik.