Igandean boza ematera joatearen mezua berretsi dute sozialistek

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mai. 25a, 08:30

Lasarte-Oriako gaur egungo alkate Agustin Valdiviari babesa ematera etorri da Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko PSE-EEren hautagai Jose Ignacio Asensio. Pandemia hasi baino lehenxeago kargua hartu izanagatik, kudeaketa "oso ona" egin duela eta herritarren "benetako arazoei" erantzun diela nabarmendu du. Edonola ere, herritarrei igande honetan boza ematera joateko eskatu die, "kudeaketa onarekin jarraitu eta iraganera ez itzultzeko, EH Bilduk gobernatu zuen garaira".

Adierazpen horien ostean, hauteskunde programa portalez portal banatzen lagundu die Asensiok Lasarte-Oriako PSE-EEko kideei, etxean ez geratzea eskatzeko berriz ere, boto bakoitza "oso garrantzitsua" delako. Uzturre plazako 7. zenbakian izan dira, besteak beste.

Erlazionatuak