Valdiviak behin eta berriro errepikatu du premiazkoa dela alderdi sozialistari bozka ematea: "EH Bilduk lau urtez gobernatu zuen Lasarte-Orian eta erabat geldi egon zen udaletxea tarte horretan, ezin dugu horretara itzuli". PSE-EEren kudeaketa goraipatu du eta hilaren 28ko hauteskundeetara begira "aukera onena" dela nabarmendu.
Garcia Chuecak "buruarekin bozka emateko" eskatu die lasarteoriatarrei: "Pentsatzen duzuna bozkatu da gure leloa, baina, aldi berean, bozkatzen dutena ongi pentsatu behar dute herritarrek, ez delako berbera sozialisten edo besteen alde egitea". PSE-EEren programan jarri du fokua, eta azpimarratu enplegua, langileen eskubideak, etxebizitza, hezkuntza, osasuna eta pertsonen babesa direla oinarri nagusiak. "Horien guztien gaineko arazoak guk bakarrik konpon ditzakegu, kudeaketa eraginkor baten bidez".