ESKUALDEA

Santikutz eguna ospatuko dute gaur Azkorten

Txintxarri Aldizkaria 2023ko maiatzaren 3a

Igande goizean erromeria egingo dute Azkorteko ermitan.

Urnietarrak Azkorteko ermitan elkartuko dira gaur, hilak 3, Santikutz eguna ospatzeko. Herri horretako udalarekin elkarlanean, jai giroko egitaraua antolatu dute. Igandean, berriz, Ttakun Kultur Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak antolatutako erromeriaren txanda izango da.

Gaurko egitaraua
  • 11:00etan, meza, Azkorteko ermitan.
  • 12:30ean, bertsolarien eta trikitilarien saioa. Anjel Larrañaga eta Aratz Igartzabal ariko dira bertsotan, eta trikitixekin, Ansorregi eta Larrañaga.

Oinez joan ezin edo nahi ez duten herritarrek autobus zerbitzua izango dute 10:00etatik 13:00etara, Pintore kaletik. Ibilgailua 12:00etan igoko da azken aldiz ermitara.

Igandean, erromeria

Arestian esan bezala, Ttakun KEk eta Lasarte-Oriako Udalak erromeria antolatu dute iganderako, Azkorten bertan. Egitaraua hauxe izango da:

  • 10:00etan, tabernaren irekiera. Salda, txorizoa, odolkia eta edari freskoak izango dituzte.
  • 11:00etan, meza, Azkorteko ermitan.
  • 12:00etatik aurrera, herri kirolak: Beñat Telleria eta Julen Gabirondo.

Erromeria goiza trikitilariek girotuko dute. Santikutz egunean bezala, autobus zerbitzua izango dute herritarrek ermitara igotzeko, 10:00etatik aurrera, Biyak Bat adinekoen egoitzatik (Kale Nagusia, 40). 

Erlazionatuak

Usadioaren zaindariak

Iñigo Gonzalez Sarobe 2021 mai 07 Erreportajeak