EAGI eskolan izan dira Donostiako Arkitektura ikasleak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mai. 3a, 10:24

100 ikasle inguru elkartu dira aurtengo Paperak Aldatuz egitasmoan. Argazkia: EAGI eskola.

Urtero legez, Donostian Arkitektura ikasten ari diren 4. mailako ikasleak EAGI eskolan izan dira, eraikuntzari lotutako zenbait ariketa praktiko egiten, Paperak Aldatuz egitasmoaren barruan. 100 ikasle inguru etorri dira.

EAGIko ikasleek hartzen dute etorkizuneko arkitektoei igeltserotza eta igeltsu panel montatze lanak nola egin erakusteko ardura. Bi zentroetako irakasleek nabarmendu dute jarduera oso aberasgarria dela gazte guztientzat.

2017an ireki zituen ateak Lasarte-Oriako EAGIk; ikasleek eraikuntza alorreko zikloak ikas ditzakete bertan. Datorren ikasturtean bertan aritzeko interesa dutenek bi ate irekien saio izango dituzte aukeran datozen egunetan: hilaren 4an eta 8an egingo dituzte, 17:00etan. Baten batek egun eta ordu horietan ezingo balu bertaratu, beste hitzordu bat har dezakeela jakinarazi dute arduradunek.

Erlazionatuak