Tximistarreta parkean eman dute prentsaurrekoa alderdiko kide Jon Antxordokik eta Estitxu Alkortak. Adierazi dute ezagutzera eman den ebazpenak eta Ana Urchueguiak Lasarte-Oriako Udalaren "ordezkari nagusi" zela egin zituen prebarikazio delituak eta lankidetzarako funtsak bidegabe erabiltzea esplizituki aitortu izanak honako puntu hauek egiaztatzen dituela:
- Lasarte-Oriako EAJ-PNVk 2007. urteaz geroztik lankidetza-funtsen kudeaketari buruz egindako salaketa errepikatuak justifikatuak zirela eta ebazpen honek berretsi besterik ez ditu egin.
- Akordio honek, Urchuegiak aitortutakoak, hamasei urteko lan politikoaren eta aurrera eraman dugun salaketa judizialaren ondoren, arrazoi genuela argi frogatua geratu da, arrazoia gurea da. Frogatuta geratu da Urchuegia andreak funts publikoak legez kanpo erabili zituela.
- Argi geratu da Euskadiko PSE-EEk ez zuela behar bezalako arretarik izan Lasarte-Oriako alderdi politikoek eta komunikabideek behin eta berriz egin genizkion salaketei erantzuteko, egiten ari ziren irregulartasun nabarmenen aurrean. Aitzitik, Ana Urchueguia andrea babesten eta sustatzen lagundu zuen, nahiz eta publikoa izan lankidetza funtsen kudeaketa, etikoki gaitzesgarria zela gutxienez, 2007ko udan Urchueguiak Somoton izandako ibileren ikus-entzunezko dokumentuek agerian uzten zuten moduan.
- Denbora horretan guztian, ikerketa oztopatu ez ezik, Patxi Lopezen Eusko Jaurlaritzak ihesbidea eman zion Urchueguia andreari, Eusko Jaurlaritzaren Txile eta Peruko ordezkari izendatuz. Ana Urchueguía, beraz, ez zen bakarrik egon.
- Aurreko guztiagatik, Euskadiko PSE-EEk barkamena eskatu beharrean litzateke, orduan eta orain Euskadin garapenerako lankidetzako proiektuetan lanean diren GKEei, elkarteei eta ekintzaileei, babes horrekin Ana Urchueguía andrearen jarduerek bidegabeki kaltetu baitzituen.