Antolatzaileek jakinarazi dute boluntario bila dabiltzala erromeriaren egunean laguntzeko, izan tabernan edo beste zereginen batean. Aurreratu dute ekitaldi gehiago prestatuko dituztela hurrengo asteetan, eta horietan jarduteko laguntza ere estimatuko dutela.
Azkortera oinez igo baino autobusean joan nahi dutenek horretarako aukera izango dute: goizeko hamarretan hasiko da zerbitzua, Biyak Bat egoitzaren alboan dagoen geltokian (Kale Nagusia, 40). Horrekin, ohar bat: autoz ezingo du inork igo Azkortera, bidea itxita egongo delako.
Santikutz eguna
Erromeria antolatzearen arrazoia Santikutz eguna ospatzea da, maiatzak 3. Egun horretan bertan ere jai giroa izango da nagusi Azkorten, urnietarrek antolatutako egitarauari esker:
- 11:00etan, meza.
- 12:30ean, trikitixarekin, Larrañaga eta Ansorregi; bertsotan, Anjel Larrañaga eta Aratz Igartzabal.
10:00etatik 13:30era arte autobus zerbitzua izango dute herritarrek, Pintore kaletik. Azken igoera 12:00etan egingo du ibilgailuak.
