Lasartearra elkarteak 50 urte betetzen ditu aurten, eta, ospatzeko, zenbait jarduera aurrera eramango ditu datozen asteetan. Horietako bat izango da maiatzaren 12ko bertso afaria: Ane Labaka eta Lierni Rekondo bertsolariak gonbidatuko dituzte. Erribera kaleko 10. zenbakiko egoitzan egingo dute jarduera, 20:30ean hasita. Antolatzaileek jakinarazi dute zabalik dagoela izen ematea, 18 euroren truke. Partaideek ekitaldiaren egunean bertan ordaindu beharko dute.