Kale Nagusia eta Goikale arteko zati bat itxiko dute, asfaltatzeko

Txintxarri Aldizkaria 2023ko apirilaren 19a

Herriko zenbait kale eta gunetan asfaltatze lanak aurrera eramaten ari da udala azken asteetan. Kale Nagusia 41-43 eta Goikale 8-10 zenbakien arteko kalea itxi egingo du bihar eta etzi, eremu horretan obrak gauzatzeko.