Hauek izango dira asfaltatze eta konponketa kanpaina honetako zazpi eremuak:
- Bistaeder- San Frantzisko kalea, Zatarain auzoan.
- Errekaldeko 3. zenbakia.
- Kale Nagusia, 28. zenbakia.
- Kale Nagusia, 41. zenbakia.
- Kale Nagusia, 51. zenbakia (alboetako batean).
- Pablo Mutiozabal eta Pintore kaleetako elkargunea.
- Zumaburu kalea, 8-12 zenbakiak.
Mateosek azpimarratu du Bistaeder-San Frantzisko gunean egingo duten esku hartzea, izan ere, zebra bide bat egingo dute, San Frantziskoko 16. zenbakian bizi direnek aukera izan dezaten erdigune aldera etortzeko. "Auzotarren eskaera horri erantzutea funtsezkoa da".