Tximistarreta parkean egin du EAJak datozen hauteskundeetarako hautagaien zerrendaren aurkezpena. Bertan izan da Jon Antxordoki zerrendaburu eta alkategaia ere, eta nabarmendu du, "kudeaketan, herrigintzan eta auzogintzan eskarmentua duen hautagaitza" zerrenda dela. Gaineratu du "hanka instituzionala eta hanka soziala" ere badituela bere alderdiak aurkeztutako taldeak, eta "herrian dena emateko eta herriarekin lan egiteko prest" dagoela. "Lasarte-Oriak behar dituen proiektuak lehenbailehen aurrera eramateko pertsona eraginkorrak eta arduratsuak aurkezten ditugu”, gaineratu du.
Bide beretik jarraituz, hautagai taldearen "sendotasuna" ere azpimarratu du: “Herria gidatu nahi dugu Lasarte-Oria hobea egiteko, ilusioz beterik eta gure herriko jendearengan sinetsiz. Gure herriaren alde lan egingo duen hautagaitza indartsua osatzen dugu, gaztetasuna eta eskarmentua batu ditugu. alderdikide eta independente talde zabala elkartu baikara”.
Elkarlanaren beharraz ere hitz egin du: “EAJ-PNVren hautagaitza osatzen dugunok Lasarte-Oriako gizarte eragileen ehunean sinesten dugu, eta ohituak gaude auzolanera, Lasarte-Oria barru-barrutik ezagutzen baitugu”.
Hau da EAJk aurkeztu duen zerrenda:
- Jon Antxordoki Rekondo
- Anne Ugarteburu Cialceta (independetea)
- Goizalde Pildain Narvarte
- Ainara Elicechea Beitia (independentea)
- Aitor Lucero Dominguez (independentea)
- Estitxu Alkorta Barragan
- Eneko Martinez Lizardi (independentea)
- Itziar Arroyo Carrera
- Daniel Corman Santamaria
- Sergio Lucas Fernandez
- Ramon Ormazabal Mendiguren (independentea)