Gaur hasiko da udaberriko denboraldia

Txintxarri Aldizkaria 2023ko martxoaren 29a

Zaldi lasterketak itzuliko dira gaur Hipodromora; udaberriko denboraldiari ekingo diote. 11:30etik aurrera jokatuko dituzten bost lasterketak Aterpea merkatarien elkarteko beste hainbeste establezimenduk babestuko dituzte. Kirol eremu enblematiko hori kudeatzen dutenekin akordio batera iritsita, beste bi jardunaldiri ere babesa emango diote, apirilaren 12koari nahiz 19koari, hain zuzen.