"Izen ofiziala Donostiako Hipodromoa den arren, Lasarteko Hipodromoa izenez ezagutu izan dugu beti; ez dugu nahi herriarekin duen lotura berezi hori galtzerik nahi", adierazi du kirol eraikin horren kudeatzaile Julio Ociok. Azpimarratu du "oso pozgarria" dela Aterpearekin elkarlanean jarraitzea, eta galdu nahi ez duten harreman hori tokiko merkataritzaren bidez hauspotzea. "Oraingoz udaberriko denboraldian ari gara sustatzen, baina ez luke sasoi horretara mugatu behar".
Aterpeako kide Ramon Ormazabalek azaldu du elkarlan akordioa zertan den. Herriko hamabost establezimenduk hiru jardunalditako beste hainbeste sari babestuko dituzte: hilaren 29an eta apirilaren 12an nahiz 19an. Komertzio hauek parte hartuko dute:
- Hilak 29, asteazkena: Buenetxea taberna, Alcar leihoak, Arregui elektrizitatea, Izaguerri loteria eta Ola Enmarcacion.
- Apirilak 12, asteazkena: Herriko Etxea, Sukoa Burdindegia, Oria-Txiki taberna, Aldaz Hortz Klinika eta Ormazabal Loradenda.
- Apirilak 19, asteazkena: Arkupe taberna, Marbell ile-apaindegia, Hiru-Aldeta taberna, Berasategi Kafeak eta Haune Interiorismo.
"Pozik" aurkeztu du egitasmoa Ormazabalek, elkarte osoaren izenean, eta azpimarratu "oso gustura" daudela merkatariak, uste dutelako Hipodromoan jokatuko dituzten lasterketak "aproposak" direla tokiko merkataritza sustatzeko. Biek ala biek "betidanik" harremana izan dutela gehitu du.
Hipodromoko udaberriko denboraldiari buruzko xehetasun gehiago dituzue esteka honetan.