Bukatzeko, Zumaburun eta Sasoetan jasoko ditu bizilagunen proposamenak alderdi sozialistak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mar. 24a, 07:05

PSE-EE alderdiko ordezkariek Zumaburu eta Sasoeta auzoetan jasoko dituzte bizilagunen proposamenak asteburuan, Auzoz Auzo egitasmoaren barruan. Bi gune horietan jasotakoarekin bukatuko dute iritzi bilketa.

Auzoz auzo, non eta noiz
  • Zumaburun. Andapa kaleko 1. zenbakian, 11:00etatik 13:30era.
  • Sasoetan. Jaizkibel plazan, 11:00etatik 13:30era.

 

Erlazionatuak