Lasarte-Oriako EH Bilduk ekitaldi bat aurrera eramango du gaur, Jaizkibel plazan, 18:30ean. Herriko alkategai Esti Garmendia eta Espainiako Kongresuko diputatu Oskar Matutek hitz egingo dute, eta, ostean, bertaratzen diren lasarteoriatarren iradokizunak entzun eta galderak erantzungo dituzte. Bukaeran, mokadutxo bat eskainiko dute antolatzaileek.