Omenduaren izen-abizenak zehaztu beharko dituzte partaideek, eta aitortza zergatik merezi duten arrazoitu. Proposamenak kontuan izango dituzten arren, azken erabakia udal gobernua osatzen duten kideek hartuko dutela zehaztu dute antolatzaileek.
Lasarte-Oriako Udalak gogorarazi du martxan dagoela aurtengo San Pedro Jaietako omendua aukeratzeko prozesua. Herritarrek apirilaren 2ra arte egin ahalko dituzte iradokizunak, bide hauen bitartez: etxean jaso duen orria Lasarte-Oriako zenbait gunetan jarri dituzten postontzietara botata edo www.lasarte-oria.eus webgunearen bidez.
Omenduaren izen-abizenak zehaztu beharko dituzte partaideek, eta aitortza zergatik merezi duten arrazoitu. Proposamenak kontuan izango dituzten arren, azken erabakia udal gobernua osatzen duten kideek hartuko dutela zehaztu dute antolatzaileek.
2022 eka 29 Gizartea