Txotx! egingo dute Semblante Andaluz elkartean, hilaren 31n

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mar. 16a, 07:30

Semblante Andaluz elkarteak sagardotegi menuan oinarritutako urteroko afaria egingo du hilaren 31n, ostirala: barrikotea. Jakinarazi du irekita dagoela izena emateko epea, eta 90 pertsona onartuko dituztela, ez gehiago. Elkarteko bazkide direnek 25 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez direnek, 30. 

Hauxe izango da barrikoteko menua: bakailao tortilla; bakailao frijitua piperrekin; txuleta; gazta, irasagarra eta intxaurrak; eta kafea. 

Erlazionatuak

Festa eguna izan du gaur Semblante Andaluzek

Txintxarri Aldizkaria 2023 mar 05 Gizartea