Lasarte-Oriako birziklatze tasa igotzeko kanpainaren barruan, lasarteoriatarrek ahalik eta informazio osoena jaso eta dituzten zalantzak argitzeko, informazio gunea jarri dute Elizatze plazan. Artelatz enpresako ingurumen hezitzaileak ari dira herritarrak artatzen gune horretan, eta udal ordezkariek azaldu dutenez, maiatzaren 31ra arte izango dute bertaratzeko aukera. Gune horretara joan ezin dutenek, berriz, 900-84 04 66 telefono zenbakira dei dezakete, edo www.lasarte-oria.eus ataria kontsultatu.