Alboka Abesbatzak kontzertua emango du Donostian, etzi

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mar. 9a, 13:45
Alboka eta Luberri abesbatzak, iazko Eguberrietako kontzertuan, San Pedro parrokian.

Alboka Abesbatzak kontzertua emango du Luberri koruarekin batera. Lasarte-Oriako taldeak Erdi Aroko eta Errenazimenduko musika lehiaketa batean parte hartuko du apirilean, Obanosko Misterioa fundazioak antolatzen duen Arnotegui izenekoan; bertan abestuko duen egitarauaren zati bat aurkeztuko du Donostiako emanaldian. 

Etziko emanaldia Alboka eta Luberri aurrera eramaten ari diren elkartrukeko bigarrena izango da. Eguberrietan izan zen lehenengoa, donostiarrak San Pedro parrokiara etorri zirenean. 

Erlazionatuak