Alejandro Romo hil da

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mar. 1a, 15:48

Alejandro Romo lasarteoriatarra hil da, 96 urte zituela. Herrian oso ezagun eta maitatua, urtetan lan izugarria egin zuen herriko eragile eta elkarte ugariri laguntzeko: sanpedroetako buruhandiak, Zabaletako festetako ikur Teresa sorgina, Danok Kideren jaiotza erraldoia, Kukuka eskolakoentzat dekoratu eta bestelakoak... Artisau fina izan zen Romo, beti laguntzeko prest. Bihar egingo dute hileta elizkizuna, San Pedro parrokian, 19:30ean.