Argi Iturralde eta Iñaki Balerdi oroitu ditu EH Bilduk, haien heriotzaren hogeigarren urteurrenean

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ots. 28a, 12:57

Askatasunaren parkean ekitaldi bat egin du Lasarte-Oriako EH Bilduk, Argi Iturralde eta Iñaki Balerdi herritarrak gogoratzeko, auto istripu batean hil zirenetik hogei urte bete diren egunean. Juankar Balerdi senidea bisitatzera zihoazen Almeriako espetxera. Alderdiko kideek nabarmendu dute hamasei pertsona hil direla euskal presoei aplikatzen zaien dispertsio politikaren ondorioz, eta biktima horien memoria aitortzaren eskubidea aldarrikatu dute.

"Dispertsio politika bidegabearen ondorioz, presoen senide eta lagunek kilometro asko egin eta denbora asko igaro behar izaten dute errepidean, horrek dakartzan ondorio guztiekin: gastu ekonomikoak, nekea, istripuak eta sufrimendua", adierazi du Pablo Barriok. "Giza eskubideak urratzeaz gain, senideenak ere urratzen ditu politika horrek, kondenatuak izan gabe zigortuak izan baitira". 

2003ko otsailaren 28an hil ziren Argi Iturralde eta Iñaki Balerdi, auto istripu batean. Haiekin zihoan Joxe Balerdi ere, Juankarren aita; larriki zauritu zen ezbehar horretan. 

Erlazionatuak