Mendebaldeko Saharari elkartasuna adierazi diote

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ots. 27a, 19:53

Giroa hotz, eta bihotza bero. Dozena pare bat herritar Okendo plazan elkartu dira gaur arratsaldean, Mendebaldeko Saharari eta bertan bizi diren herritarrei elkartasuna eta berotasuna helarazteko, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa eratu zela 47 urte bete diren egunean. 

Maroko Saharatik at! Independetzia leloa daraman kartel baten atzean jarri dira lasarteoriatarrak. Saharar musika jarri dute bozgorailu batean, aldarrikapen ekitaldia girotu eta herritarren arreta deitzeko. Udal korporazioko zenbait kide bertaratu dira. Sahararekin Elkartasuna Lasarte-Oria taldeak antolatu du ekintza.

Bestalde, Mendebaldeko Sahararen bandera egun osoan egon da udaletxeko balkoitik zintzilik.

Erlazionatuak

Saharara bidaltzeko elikagaiak bildu dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2023 ots 11 Gizartea