Saharara bidaltzeko elikagaiak bildu dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ots. 11a, 15:43

Sahararekin Elkartasuna Lasarte-Oria taldeak janari bilketa solidario aurrera erman du goizean zehar SuperBM eta Eroski dendetan. Sahararrek eta elkarteko kideek parte hartu dute bilketan, saltokira sartzen zirenei ekarpena azaldu eta behar zituzten elikagaien zerrenda zuen papertxoa banatuz: Arroza, pasta, atuna edota sardina kontserbak, lekaleak, azukrea eta konpresak. Bilketaren amaieran lehen uneko balorazioa eskatuta bertan izan direnei, iritzia bestelakoa izan da denda batean edo besteak. Batean, aurreko urteetan baino gutxiago bildu dute, besteak beste, egitasmoaren berri emateko baliabide gutxiago dituztelako eta inflazioaren ondorioz egoera ere ez delako erraza herritarrentzat, elkartasuna zailduz. Bestean, aldiz, baikorragoak izan dira eta aurreko aldien pareko eman dietela uste dute.