Egurrezko haurraren beste istorioa

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ots. 25a, 18:25

Canti Vaganti konpainiak literaturaren klasikoetako baten egokitzapena antzeztu du Manuel Lekuona Kultur Etxean. Bertaratu diren haur eta helduek Pinocchio egurrezko haurraren istorioaz gozatu dute, baina Carlo Collodik idatzitako ipuin gordina da ikusi dutena. Aitak eta bere kontzientziaren antzekoa den kilkerrak esandakoari kontra eginez, Pinocchio ez da eskolara joango, eta zenbait egoera arriskutsuri aurre egin beharko die. Bizipen horiei esker, "gainerakoak bezalakoa" izaten ikasiko du. 

Erlazionatuak

Egurrezko haurraren beste istorioa

Txintxarri Aldizkaria 2023 ots 25 Kultura