Inauterietako geldialdiaren ostean, alderdi sozialistaren udal taldeak auzoz auzo karpa bat jartzeari ekingo dio berriro, herritarrekin hitz egin eta maiatzeko hauteskundeetara begira euren iradokizun eta ideiak jasotzeko. Basaundi auzoan izango dira bihar, Zirkuitu ibilbideko 15. zenbakian, 11:00etatik 13:30era.