Tokiko Energia Komunitateari (TEK) buruzko informazioa jaso nahi duten herritarrek datorren astean izango dute azken aukera bulego mugikorrera bertaratzeko. Hilaren 28an eta martxoaren 2an Basaundi auzoan egongo da, goizez, 10:00etatik 14:00etara. Martxoaren 1ean eta 3an, berriz, arratsaldez, Antonio Mercero gunean, 16:00etatik 20:00etara.